Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatuta, Zinegoak jaialdiko film laburrak emango dituzte Arraunetxen apirilaren 29an. 'Zalantza izpirik gabe' da aurtengo edizioaren leloa; esaldiarekin, beren identitatea, nortasuna eta etorkizuna duela gutxira arte kontzeptu edo ideia hutsak ziren tresnekin eraikitzen ari direnengan jarri nahi izan dute begirada; zehatzago esanda, beren mundu ikuskera sexu-aniztasunerantz, askotariko orientazioetarantz, genero-identitatearen eraikuntzarantz edo sexualitatearekin loturiko beste edozein elementurantz modu natural batean zabaldu dutenengan.
Arraunetxeko proiekzioei 19:00etan emango zaie hasiera, eta dagoeneko sarrerak salgai dituzte Ahalduntze Eskolan bertan.