https://orioguka.eus logoa
  • Gaiak
    Aisia Ekonomia Euskara Jaiak Gizartea Hezkuntza Hirigintza Iritzia Kirola Kultura Politika
  • Agenda
  • Komunitatea
  • Eskelak
  • Hemeroteka
  • Argazki galeriak
  • Bideoak
  • Bereziak
  • Aldizkaria
  • Zozketak
  • Webkamera eta Itsasoa
  • Eguraldia
  • Karkara
  • Nor gara?
  • Egin bazkide
  • GUKA aplikazioa
  • GUKA whatsapp kanala
  • Harremanetarako
  • Publizitatea
Tokikom menuko logotipoa
Orio

Gabonetako argi eta apaingarri berriak instalatzen hasi dira herrian

Karkara 2020ko abe. 2a, 10:00
Deskargatu Info Ahotsak :

Orria entzun
Gabonetako argi eta apaingarri berriak instalatzen hasi dira herrian

Inoiz baina lehenago iritsi dira aurten Gabonetako argiak herrira. Jokin Eizagirre usurbildarrak proposatutako argi eta apaingarriak jarriko dituzte, lehenengoz.

Inguruko herrietan abendua gerturatzerako ekiten diote Gabonetako apaingarriekin herria argiztatzeari. Orion, ordea, San Nikolas jaiak pasa arte ez da Gabon usainik atzematen kaleetan. Oraingoan, ordea, herriko festak ez direnez ospatuko, abenduan sartzearekin batera ekin diote argien instalazioari. Herriko zubiaren azpian jarri dituzte lehenengo koloretako argiak, errioa argiztatzen. Datozen egunetan joango dira beste guztiak jartzen, pixkanaka, plazan, moila inguruan, Eusko Gudari kalean besteak beste. 

Aurten, gainera, Udalak aldatu egin ditu Gabonetako argiak. Azken urteotan erabilitako irizpidea eta herriaren izaerarekin "lotuago" dauden argi eta apaingarriak jartzea erabaki du. Proposamen berria Jokin Eizagirre usurbildarrak egin du. Ez da herriarentzat egiten duen lehenengo proiektua, Xixario jatetxearen aurreko arrainen instalazioa ere berea baita. Ildo beretik joango dira Gabonetako argiak, "herriaren izaerarekin bat datozen" apaingarrien proposamena egin baitu.

Alokatu beharrean, erosi

Beste ezberdintasun bat ere badute apaingarri berriek. Izan ere, orain arte argi guztiak enpresa bati alokatzen zitzaizkion urtero urtero, baina berriak, erosi egin ditu Udalak, beraz, gerora ere Gabonetan eta bestelako jaietan erabilera emateko moduan izango dira. Aldaketa honen helburua, herria "modu berezian" apaintzea eta "erakargarri" egitea dela adierazi du Udalak, "bertakoentzat eta bisitarientzat". 

 

Gizartea Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide
UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELK.

Eusko Gudari kalea, 26
20810 Orio (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: orio@ukt.eus | Telefonoa: 943-83 15 27

Codesyntaxek garatua
Creative Commons License

  • Facebook logotipoa
  • X logotipoa
  • Instagram logotipoa
  • Email logotipoa
  • Honi buruz
  • Lege oharra
  • Publizitatea
  • Arauak
  • Harremanetarako
  • Rss

Babesleak
Orioko udalaren logoa Gipuzkoa Berria logoa Jaurlaritzaren logoa

Bikain Ziurtagiria Uztarria Kudeaketa aurreratua Uztarria
Tokikom logotipoa
Gertuko informazioa, euskaraz
  • Aiaraldea
  • Aikor
  • Aiurri
  • Alea
  • Amezti
  • Anboto
  • Antxeta irratia
  • Ataria
  • Azpeitia Guka
  • Azkoitia Guka
  • Barren
  • Begitu
  • Berriketan
  • Drogeten itturri
  • Erran
  • Euskalerria Irratia
  • Geuria
  • Goiena
  • Goierri telebista
  • Guaixe
  • Guka
  • Guka telebista
  • Hiruka
  • Kronika
  • Mailope
  • Noaua
  • Oizmendi telebista
  • Orio Guka
  • Plaentxia
  • Txintxarri
  • Uriola
  • Zarautz Guka
  • Zumaia Guka
  • 28 Kanala
  • Matx
  • Gurean
  • Plazanbazan
  • Ttap
Tokikom publizitatea - v14.82.1