Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du gaur kultur etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 23a, 09:31

Azaroaren 9an bertan behera geratu zen saioa, gaur emango du Miriam Mendozak, 18:00etan hasita.

Miriam Mendozak ipuin-kontaketa saioa eskaini behar zuen azaroaren 9an Orioko liburutegian, baina atzeratu egin behar izan zuten. Hala, Mendozak gaur eskainiko du emanaldia, 18:00etan hasita.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik
COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide