Osasuna eta eskubideak mugimenduaren kotxe karabana Oriotik igaro da goizean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 31a, 11:43

Gipuzkoa zeharkatzen ari da kotxe karabana, eta ekimena maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izan da.

Gaur goizean Osasuna eta eskubideak mugimenduak deituta kotxe karabana egiten ari dira Gipuzkoan zehar; 11:00ak inguruan igaro dira Oriotik. Ekimena maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izan da, eta eztabaida zientifikoa eskatuko dute, besteak beste, "gure osasuna gure ardura delako".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide