Orio AEko neskek zilarrezko domina lortu dute Espainiako aulki mugikorreko txapelketan

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 12a, 11:27

Asteburuan jokatu da Sevillan kadeteen eta jubenilen txapelketa, eta Orioko zazpi ontzi aritu dira lehian. Lauko skullean lortu dute zilarrezko domina jubenil neskek.

Aulki mugikorreko Espainiako txapelketan emaitza onak lortuta itzuli dira etxera estropalari gazteak. Orio AEk zazpi ontzi aurkeztu zituen Sevillan jokatutako estropadetara, eta horietatik sei A finalak jokatzera iritsi dira; aurreneko sei sailkatuek jokatzen dute final hori.

Emaitzarik onena jubenil neskek lortu dute: zilarrezko domina, hain zuzen ere, lauko skullean.

Azpialdean emaitza guztiak eta estropalarien izen-abizenak:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide