Xixario erretegiko Luis Mari Uranga Galizian izan da azken egunetan, Coruñan hain zuzen ere, bertako ostalariei arraina Orio estilora nola prestatzen den erakusten. Finca Montesqueiron eman zuen formazio saioa astelehenean, eta muxarra, lupia eta bisigua prestatu zituzten.
Parrilero oriotarra bertan zela aprobetxatuz, Montesqueiro Gastronomika ekimena ere antolatu zuten astearte gauean, eta 50 lagun inguruk bisigua eta lupia parrilan erreta dastatzeko aukera izan zuten, Urangaren eskutik.