Urriaren 9ra arte irekita dago Haurreskolan izena emateko aukera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 1a, 09:59

Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Orioko Maria Maestra Haurreskolan matrikulatzeko epea gaur zabaldu dute, eta irekita egongo da urriaren 9ra arte. Hala, orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan. Une honetan badituzte plaza libreak: 0-1 urtie bitarteko haurrentzat 12 plaza eta 1-2 urtekoentzat 14.

COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta, aurten ez dute ate irekien egunik egingo. Beraz, matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da; izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 11:30etik 14:30era. Telefonoz ere egin hots egin daiteke kontsultak egiteko, 943 890 625 telefono zenbakira; edo mezu bat idatzi mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora. Haurreskolako arduradunek jakinarazi dute matrikulatzeko haurrak jaiota egon behar duela.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide