Marea biziengatik abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko

Dorleta Agiriano 2020ko ira. 18a, 10:00

Aurreikuspenen arabera, gaur arratsaldean eta larunbatean izango dira marea bizienak. Gaur 18:08etan izango da itsasgora, eta bihar, 06:31an eta 18:49an.

Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko, marea biziengatik. Gaur 18:08etan izango da itsasgora, eta beraz, 17:00etan aktibatuko dute abisu horia, 19:00ak arte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 5,05 metroko koefizientea izatera iritsiko dira mareak.

Larunbatean, aldiz, 06:31n izango da itsasgora. Ohartarazi dutenez, ordu horretan 4,87 metro ingurukoa izango da koefizientea. 05:00etatik 08:00etara egongo da indarrean abisu horia. Arratsaldean berriz aktibatuko dute, 18:00etatik 20:00etara. Hain zuzen, 18:49an izango da eguneko bigarren itsasgora, 5,02 metro inguruko koefizientearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide