Datorren astean abiatuko dute ikasturte berria Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak. Azken asteetan bi ikastetxeetako zuzendaritza taldeak antolaketa lanetan aritu dira irailean dena prest egon dadin, eta koronabirusak sortutako egoerari nola aurre egingo dioten azaldu diete Erlo telebistari eta KARKARAri.