Bi positibo berri atzeman dituzte Orion, azken orduetan

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 4a, 14:51

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du kopuruak. Asteazkenean baino 100 kasu positibo gehiago atzeman zituzten atzo, guztira, 705 kasu; horietatik 217 Gipuzkoan.

Eskualdeko zazpi herritan izan ziren positiboak atzo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Azpeitian eta Zarautzen launa kasu izan ziren, Orion bi, eta Azkoitian, Errezilen, Getarian eta Zumaian bana. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du kopuruak. Asteazkenean baino 100 kasu positibo gehiago atzeman zituzten atzo: 705 kasu izan dira azken orduetan; herenegun 605 kasu izan ziren. Egindako PCR probek ere gora egin dute: herenegun 9.145 proba egin ziren; atzo 9.841.

Beste behin ere Bizkaian zenbatu dituzte positibo gehien –357 kasu lurralde horretan. Gipuzkoan asko egin du gora kopuruak: herenegun izandako 165 kasuetatik atzoko 217ra igo dira positiboak. Araban ere gora egin dute: 53 izan ziren herenegun, eta 122 atzo. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 253 lagun daude ospitaleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, herenegun baino sei gutxiago. Horietatik 48 daude ZIUn, herenegun baino bat gehiago. Atzo, guztira, 47 lagun ospitaleratu zituzten. RO indizea, berriz, 0,93, bezperan baino ehuneko bat gutxiago.

Nafarroan, berriz, 158 positibo zenbatu dituzte atzo egindako 2.068 PCR probetan, herenegun baino 47 positibo gehiago. Koronabirusaren eraginez, azken orduetan hamalau lagun ospitaleratu dituzte –horietako hiru ZIUn–.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide