Orioko AEK euskaltegiak matrikulazio epea zabaldu du

Karkara 2020ko ira. 3a, 15:46

Irailaren 24ra arte egongo da zabalik euskaltegian izena emateko epea.

Orioko AEK euskaltegiak gaur jakitera eman duenez, matrikulazio epea zabalik izango dute gaurtik irailaren 24ra bitartean. Eskaintza akademikoari dagokionez, ikasturtea bi modutara egin daiteke: autoikaskuntza bidez, eskola gehienak eskola jasota, edo modu presentzialean, euskaltegian bertan.

Izena ematea euskaltegian egin daiteke —astelehen eta asteazkenetan 17:00-20:00 edo astearte eta ostegunean 08:30-13:30—, 670420025 telefono zenbakira deituta, edo orio@aek.eus helbidera mezua bidalita.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide