Orioko udaltzaingoak emandako datuen arabera, Antilla hondartzan bost aldiz jarri dute semaforo gorria abuztuan, eta uztailean, berriz, bitan. Hondartzako erabiltzaile kopurua kontrolatzeko, hondartzan instalatutako kamera biometrikoak erabiltzen dira. Kamera horiek emandako datuak mugikorrerako app baten bidez kontsultatu daitezke, eta, erabiltzaileek, uneoro jakin dezakete hondartza beteta dagoen (semaforo gorria), betetzen ari den (semaforo horia) ala lasai erabiltzeko moduan dagoen (semaforo berdea).