Entrenatzera iristen garenean egiten ditugun lehen iruzkinetako bat hau izaten da: «Gaur ere itsasbehera? A zer marka, beti itsasbehera tokatzen da!». Itsasgora edo itsasbehera, entrenamendua aurrera doa, berdin-berdin. Liga irabazi ondoren, Donostiako estropadari begira jarri gara, eta hartara bideratuta. Ezin gara kexatu; marea biziak goran, eta, aspaldiko partez, asteburuak itsasoan entrenatzeko. Mareagora bai, baina itsasoa nahi baino mugituago! Beti badugu kexa.
Amona eta ama bezala, ni ere erraz mareatzen diren horietakoa naiz. Auto, autobus, tren eta hegaldietan urteekin gainditu dut; itsasontzian oraindik ez. Denok uler dezazuen, arraunean ez naiz mareatzen, baina ontzia geldirik dagoenean, komeriak! Autoan bai, baina gidatzean zorabiatzen ez denaren moduan. Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.