Karela Kiroldegia ikasturte berria prestatzen ari da, eta neguko ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu dute. Ikastaro guztiek plaza mugatuak izango dituzte, beraz, jakinarazi dute izen-emate orria betetzeak ez duela plazarik ziurtatzen.
Ikastaro bakoitzean bete beharreko baldintzak osasun sailak ezarritako irizpideen arabera erabakiko dituzte. Hala, behin plazaren baieztapena jasotakoan, ezinbestekoa izango da ordainketa egitea plaza gordetzeko.