Hondarribian eta Ondarroan lehiatuko dira Orioko traineruak

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 7a, 14:30

KAE1 mailako taldeak, berriz, Getarian eta Getxon izango ditu estropadak.

Hondarribiko Bandera izango dute jokoan bihar arratsaldean Orio Arraun Elkarteko lehen mailako bi traineruek. Iaz etxeko ontziek irabazi zuten, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan, eta balentria ederra izango litzateke iazkoa errepikatzea, nahiz eta lehia oso irekia dagoen batez ere gizonezkoen goiko postuetan.

Ohorezko txandan ariko dira gizonezkoak, Urdaibai, Santurtzi eta Donostiarrarekin batera; elkarren artean lau puntu eskaseko aldea dago sailkapen orokorrean. Emakumezkoek erdi bideratuta dute liga, baina indartsu ekin nahi diote azken lau jardunaldiei, are gehiago Euskadiko Txapelketan Donostiarra garaile izan eta gero.

Igande eguerdian, berriz, Ondarroako Bandera jokatuko da. Iaz Orioko gizonezkoak nagusitu zen estropada horretan.

KAE 1 ligan lehiatzen den gizonezkoen bigarren traineruak Getarian izango du bihar jardunaldia, eta etzi Getxon. Une honetan, bederatzigarren postuan dago taldea, 15 punturekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide