Atzo arratsaldean, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako final erdia jokatu zen Ubideko pilotalekuan, eta horren barruan antolatzen den Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan parte hartu zuen Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak.
Oriotarrak 40 jasoaldi egin zituen saioan, aurrekoan baino lau gehiago. Guztira, 50 kiloko zilindro zaharra 16 aldiz altxa zuen, pisu bereko kubikoa hamar aldiz, eta, pisu bereko bolarekin hamalau altxaldi egin zituen.