Zumaiako pala egokituko lagunarteko txapelketan aritu da Joseba Altuna

Karkara 2020ko uzt. 5a, 10:50

Lagunarteko pala egokituko txapelketatxoa jokatu zuten atzo goizean Urola Kostako dozena bat lagunek Zumaian. Odieta pilotalekuan elkartu ziren 10:00etan, eta eguerdia bitartean jokatu zituzten partidak, bikote mistoetan, zortzi tantora. Horien artean, Joseba Altuna oriotarrak hartu zuen parte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide