Helduentzat udako ikastaroak eskainiko ditu Karela kiroldegiak

Karkara 2020ko eka. 30a, 09:19

Aurten ez du itxialdi teknikorik egingo Karela kiroldegiak, eta ikastaroak hamabostaldiko lau txandetan banatu dituzte.

Karela kiroldegia martxan dago, eta helduentzat udako ikastaroak antolatu ditu datozen bi hilabeteetarako. Arduradunek zehaztu dute Total Training, Ciclo Indoor, Pilates eta Stretching ikastaroak eskainiko dituztela.

Konfinamenduan zehar kiroldegia itxita egon zenez, egun horiek aprobetxatu zituzten legeak agintzen duen itxialdi teknikoa egin eta azpiegituran garbiketa eta konponketa lanak egiteko. Hala, udan ez dute itxiko kiroldegian eta ikastaroak lau hamabostaldiko txandetan banatu dituzte

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide