Irudietan: Joxean Olaskoaga 'Aizperro'-ren entrenamendu saioa

Karkara 2020ko eka. 21a, 10:10

Atzo arratsaldean, larunbatarekin, entrenamendua egin zuen Aizperrok errioaren bestaldean, Peñarekin duen apustua prestatzeko. Beroketa ariketa batzuk egin ondoren, harria altxatzen jardun zuen aurrena, aizkorarekin aritu zen gero, eta korrika eginez bukatu zuen saioa. Apustua uztailaren 18an egitea adostu dutenez, hilabete baino gutxiago falta dute Azpeitiako zezen plazan egingo den kirol probarako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide