Kamioi batek istripua izan du orain minutu batzuk autobide sarrera inguruan, eta zirkulazioa oztopatu badu ere, berehala konponduta egongo dela jakinarazi dute udaltzainek. Oraingoz, ez dakite inor zauritu den istripu horretan.
Bestetik, moila ondoko zirkulazioa ohi baino handiagoa izaten ari da goiz partean, udaletxe aurreko plaza eraberritzen ari direlako eta ibilgailu bereziak dabiltzalako sartu eta irten. Horregatik, txandaka ari dira ibilgailuei pasoa ematen.