Zaborra pilatu da zenbait gunetan

Karkara 2020ko mai. 31a, 14:31

Eguraldi onak bultzatuta, badirudi jende askok aire zabalean egin dituela otorduak asteburuan, eta horrek irudietan ikus daitezkeen zabor pilaketak eragin ditu. Herritarrek ateratako argazkietan  Luxarbeko merenderoa eta aparkaleku ingurua ageri dira, baita hondartzarako paseoa ere argazkietako batean.

Luxarbeko aparkalekuko zabor poltsen irudiak eta hondartza bidekoa gaur eguerdikoak dira. Luxarbeko merenderokoak, berriz, atzo jaso zituen KARKARAk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide