Bideoa: Erraustegiaren aurkako giza katea

Karkara 2020ko mai. 18a, 11:41

Atzo iluntzean, erraustegiaren aurkako giza katea osatu zuten oriotarrek zubian eta moila inguruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, erraustegia oraindik inauguratu ez badute ere, "ehundaka arrain hilda" agertu dira inguruan. Horren aurrean, herritarren osasunaren eta ingurumenaren alde mobilizatu ziren oriotarrak, konfinamenduko babes neurriak errespetatuz.

Giza katea IRUDIETAN.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide