Erraustegiaren aurkako giza katea irudietan

Karkara 2020ko mai. 17a, 21:26

Gaur iluntzean, erraustegiaren aurkako giza katea osatu dute oriotarrek zubian eta moila inguruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, erraustegia oraindik inauguratu ez badute ere, maiatzaren 9an erraustegitik Oria ibaira doan errekako harkaitzetan "ehundaka arrain hilda" agertu ziren. Horren aurrean, herritarren osasunaren eta ingurumenaren alde mobilizatu dira gaur herritarrak, konfinamenduko babes neurriak errespetatuz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide