Test serologikoak egingo dizkiete Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariei, datorren astetik aurrera

Karkara 2020ko mai. 17a, 08:40

Test serologikoek kirolariek birusaren aurkako antigorputzak sortu dituzten atzemango dute, COVID-19a izan duten ezagutzeko.

Udako traineru denboraldia prestatzen ari da Traineruen Kluben Elkartea, eta arraunlariak txapelketaren hasierarako prestatzeko, datorren astetik aurrera, Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariei test serologikoak egingo dizkietela jakinarazi du TKEk. Probak elkarteetako medikuen gidaritzapean egingo dira, eta zehaztu dute TKEko medikuen arduradun Juan Jose Badiolak zuzendukoduela prozesua. Test serologikoek kirolariek birusaren aurkako antigorputzak sortu dituzten atzemango dute, COVID-19a izan duten ezagutzeko.

Traineruen Kluben Elkartea maiatzaren 30an bilduko da, denboraldia hasi aurretik azken erabakiak hartzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide