Orioko parrokian elizkizunak egiteari ekingo diote maiatzaren 11tik aurrera. Arduradunek hainbat osasun neurri eta jarraibide zehaztu dituzte, elizkizunak ahalik eta modu seguruenean egiteko.
Hauek dira parrokiak plazaratutako ordutegiak eta jarraibideak:
- Ordutegi hauetan izango dira elizkizunak:
- Astelehenetik larunbatera 11:00etan.
- Larunbat arratsaldetan 19:00etan, igandeko meza.
- Igandean, 09:00etan eta 11:00etan.
- Hileta elizkizunak, 18:00etan.
- Adinagatik edo osasunagatik arriskua duenak hobea du oraingoz etxean geratu eta meza telebistaz ikusi.
- Derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria da elizara etorri nahi duena, bere maskararekin etortzea.
- Ate handiak zabalik egongo dira. Ezinbestekoa izango da, sartzean eta ateratzean eskuak garbitu eta esertzeko laguntzaileen oharrak jarraitzea.
- Lehenengo fasean elizaren aforo herena izango da erabilgarri. Bozgorailua egongo da, nahi duenak, zimitoriotik, elizkizuna jarraitu ahal izateko.
- Eliza inguruan jendea pilatzea komeni ez denez, elizatik ateratzerako ere laguntzaileen oharrak jarraitu beharko dira.
- Elizkizunen ondoren eserlekuen desinfekzioa egingo da.
- Atzeratuta ditugun hiletak, maiatzaren 25etik aurrera, 19:00etan ospatuko ditugu, familiekin adostutako egun hauetan:
Maiatzaren 25ean: Jeronimo Sarasola Alkorta, martxoaren 30ean hila
Maiatzaren 27an: Karmen Aramendi Aizpurua, apirilaren 6an hila
Maiatzaren 29an: Jose Francisco Manterola Sarasua, apirilaren 9an hila
Ekainaren 1ean: Mª Teresa Ruano Soto, apirilaren 12an hila
Ekainaren 3an: Domingo “Mingo” Ochagavias Torre, apirilaren 13an hila
Ekainaren 5ean: Rita Etxeberria Olaizola, apirilaren 15ean hila
Mª Carmen Solaberrieta Urdangarin, apirilaren 28an hila
Ekainaren 8an: Angela Mateos Jimenez, apirilaren 18an hila
Ekainaren 10ean: Eusebia Sanchez Fernandez, apirilaren 18an hila
Ekainaren 12an: Francisco Huertos Perez, apirilaren 29an hila