`Autozaintza elikadura bitartez´ hitzaldia izango da maiatzaren 6an, Ahalduntze Eskolak antolatuta

Karkara 2020ko api. 29a, 10:48

Osasun krisia dela eta, "online" egingo dute emakumeei zuzendutako hitzaldia, 18:00etatik aurrera.

Zaintza eta autozaintza ardatz hartuta, Orioko Ahalduntze Eskolak hitzaldia antolatu du Alazne Agirrezabalaga nutrizionistarekin. Maiatzaren 6an izango da saioa, 18:00etan, eta "online" egingo dute, "Jitsi" aplikazioaren bitartez.

Izena emateko interesa dutenek 623178553 telefonora deitu edo ahalduntzeeskola@orio.eus e-postara idatzi behar dute.

 

 

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide