Txurrumuskik "zaila" ikusten du betiko Udaleku Irekiak antolatzea

Karkara 2020ko api. 28a, 17:53

Txurrumuski aisialdi elkarteak dio "ia ezinezkoa" dela uztaileko udaleku irekiak antolatzea. Hala ere, aukera berriak aztertzen ari dira udalarekin.

COVID-19ak sortutako krisia dela eta, ohar bat argitaratu du Txurrumuski aisialdi elkarteak, uztaileko Udaleku Irekiekin zer gertatuko den argitzeko. Oharrean Txurrumuskiko kideek azaldu dute, "oso zaila, eta ziurrekin ezinezkoa" iruditzen zaiela aurten udalekuak antolatzea. Dena dela, egunak aurrera egin ahala, erabakiak hartzen eta horien berri ematen joango direla jakinarazi du elkarteak, "ezin baitugu jakin zer gertatuko den datozen hilabeteetan".

Bestalde, Orioko Udala eta Txurrumuski elkartea elkarlanean daudela ere jakinarazi dute oharrean, segurtasuna bermatuko duten aukerak aztertzen ari baitira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide