Alarma-egoeran zabalik dauden establezimenduen zerrenda osatu dute Udalak eta Arkupek

Karkara 2020ko api. 9a, 09:00

Zerrendaren helburua da herritarrek jakitea nora jo dezaketen beren oinarrizko erosketak egiteko eta baimenduta dauden zerbitzuak eskatzeko

Udalak eta Arkupe mekatari eta ostalarien elkarteak zerrenda bat osatu dute, herrian alarma-egoera honetan irekita dauden establezimenduen berri ematen duena. Zerrendaren helburua da herritarrek jakitea nora jo dezaketen beren oinarrizko erosketak egiteko eta baimenduta dauden zerbitzuak eskatzeko: irekita dauden establezimenduak zein diren, telefonoak, ordutegia…

Zerrendan akatsen bat baldin badago edo informazioren bat osatu behar bada, Udaleko turismo eta merkataritza teknikari Adrian Garciari deitzeko eskatu dute. Hurrengoa da harremanetarako zenbakia: ‭639 855 946‬.

Irekitako saltokiak Orion, alarma-egoeran (PDF)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide