"Beste era batera eman beharko dugu eskaintza aurrerantzean"

Izaro Altzibar 2020ko api. 8a, 08:56

Oporrak ere etxean sartuta pasa beharko dituzte herritarrek. Kanpinak, hotelak, pentsioak eta landetxeak beteta izaten diren garaian ateak itxita izango ditu turismo sektoreak. Ezohiko egoera izan du hizpide Jone Olaskoaga, Orioko Kanpineko zuzendariak. 

JONE OLASKOAGA - Orioko Kanpineko zuzendaria

Orio Kanpina ixtean zer gertatu zen bezeroekin?
Kanpina uzteko eskatu behar izan genien aldi baterako bezeroei zein urte osoa kanpinean pasatzen dutenei. Gehienek bazekiten neurriak hartu beharko genituela.

Nola konpondu dituzue diru kontuak?
Bezeroek eskubidea dute jaso ez duten zerbitzua ez ordaintzeko. Pasarako bezeroei emandako aurrerakina itzuli zaie, eta urte osoa ordaintzen dutenentzat orain ari gara lantzen zer egin.

Galerei aurre egiteko babesik jaso al duzue?
Gure kanpina publikoa da, beraz, udalaren babesa izanik, jarraituko dugula uste dut.

Nolakoa espero duzu itzulera?
Ondo joatea espero dut, baikorra naiz. Gu aire zabalean gaude, hain juxtu jendeak falta duen horretan. Turismoa egiteko era aldatuko da, guk ere eskaintza beste era batera eman beharko dugu eta neurriak hartu beharko ditugu pilaketak sahiesteko.

Erlazionatuak

Ostatu ugari turista gutxirentzat

Izaro Altzibar 2020 api 08 Aia Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide