Antilla hondartzako dunen eremua handitu dute

Karkara 2020ko mar. 26a, 08:30

Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak egin ditu dunak handitzeko lanak.

Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak Antilla hondartzako duna-eremua zabaldu du, eta orain, dunek hondartzaren zabalera osoa hartzen dute, irudian ikusten den bezala.

Duna-eremua helburu hauek lortzeko indartu da:

  • Hondartza sendotu eta finkatzea
  • Hondarraren galera eragoztea
  • Hondartza prestatzea aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko
  • Duna-ekosistema bat osatzea

Duna-eremua sendotzen

2011n hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzua duna-eremu bat sortzen Orioko hondartzan, baina 2013ko itsas denborale handiak guztiz hondatu zuen lehen duna-eremu hura eta, ondoren, 2013an bertan, berriro osatu behar izan zen. Duna-eremua berriro sortzeko 2013-18 artean egindako lanak bi fasetan garatu ziren eta, gaur egun, nahiko kontsolidatuta dago hondartzaren ezker aldeko duna-eremua.

Hori ikusita, Udalak duna-eremua eskuin aldera zabaltzeko eskatu zion Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuari 2018an, hondartzaren zabalera guztia hartzeko, eta lan hori da orain exekutatu dena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide