Martxoaren 13an, ostiralarekin, 'Evaren alabak' kale-ikuskizuna izango da Orion, Kale Nagusiaren hasieran, Pietatearen azpian. Bi saio izango dira, lehena 21:00etan hasita, eta bigarrena, berriz, 21:45ean. Bi saioak toki beretik abiatuko dira: Zakilaneko aldapatik, Pietatearen azpitik; handik zimitorio zaharrera joango dira aktoreak eta ikusleak eta, bukatzeko, Salatxo aretora joko dute.