Alerta laranja aktibatu dute 12:00etatik 18:00etara, itsaso zakarragatik

Karkara 2020ko mar. 3a, 12:17

Euskalmetek igo egin du alerta-maila horitik laranjara gaurko, martxoak 3.

Egun hauetan euskal kostaldea jotzen ari ekaitza dela-eta, Euskalmetek igo egin du alerta-maila, horian zegoena, eta alerta laranja aktibatuko du gaur, martxoak 3, 12:00etatik 18:00etara.

Udaltzaingoak debekatu egin du hondartza aldeko arrisku-guneetan ibiltzea alerta aktibatuta dagoen bitartean eta zuhurtzia eskatu die herritarrei, egoera arriskutsuak saihesteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide