Andatzako Auzo Eskolan lehen sorospen ikastaroa egin dute

Karkara 2020ko ots. 20a, 09:29

Lehengo larunbat arratsaldean, Andatza Auzo Eskolako ikasleek lehen sorospenen oinarrizko gauzak ikasteko aukera izan zuten. DYA elkarteko kideek eman zieten ikastaroa.

Aiako Andatza Auzoko ikasleek lehen sorospenen ikastaroa jaso zuten larunbat arratsaldean. Horretarako, DYA elkarteko kideekin bisita izan zuten auzoan. Lehenik, ekimenean juntatu ziren ikasleek hitzaldia jaso zuten, eta gero, praktikak egiten zituzten DYAkoek eramandako materialarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide