Emakumeen eguna antolatzeko bigarren bilera irekia egingo da ostegunean

Karkara 2020ko ots. 18a, 08:30

Otsailaren 20an izango da bilera, ostegunarekin, 18:30etatik aurrera Salatxo aretoan. Orioko Xaltxerak talde feministak egin du deialdia.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Orioko Xaltxerak talde feminista egun horretarako hainbat ekimen antolatzen ari da. Horretarako, bilera irekia deitu du ostegun honetarako: 18:30ean izango da, Salatxo aretoan. Feminista taldetik, herriko emakumeak bileran parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide