2024ko apirilaren 21ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak, eta jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak.
Orioko Udalak jakinarazi du hautesle-zerrenda jendaurrean izango dela udal-bulegoetan otsailaren 4tik 11ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko edota erreklamazioak aurkezteko. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.