Jon Salsamendik "Itxi liburuak" telebista saioan parte hartuko du gaur gauean

Karkara 2020ko ots. 13a, 17:45

Erromatarren garaian murgilduko da Orioko gizonezkoen traineruko entrenatzailea, gaueko hamarretatik aurrera, EITBren historiari buruzko saioan.

Gaur gauean, Jon Salsamendi Itxi liburuak saioko protagonista nagusia izango da. Gaizka Aranguren historia dibulgatzailea lagun duela, Euskal Herrian erromatarrek utzitako aztarnak ezagutuko ditu Orioko arraun entrenatzaileak: Andelos erromatar hiria, Arditurri meategia, Oiasso museoa eta garai hartako aisialdia edota elikagaien inguruko informazioa jasoko du, besteak beste.

Berarekin izango ditu Mertxe Urteaga arkeologoa, Itsaso Aritzeta Arditurriko gida, Katrin Setuain Guiarteko gida eta Juanjo Jimenez Oiasso museoko zuzendaria, erromatarren garaira egingo duen bidaian.

Segidan, ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die Salsamendik. Bere bizipenetan oinarrituz, modu originalean azaldu beharko die erromatarren garaia ikasleei.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide