Alerta laranja ezarri dute astelehen honetarako kostaldean

Karkara 2020ko ots. 9a, 17:18

Lau metro eta erdi arterainoko olatuak espero dira bihar arratsaldean gure kostaldean.

Olatu handiak espero dira bihar, astelehena, itsasertzean; erakundeek jakinarazi dute lau metro eta lau metro eta erdi garai ere izango direla. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du bihar arratsalderako. 17:39 inguruan izango da itsasgora eta, horregatik, alerta laranja 16:00-19:00 bitartean egongo da indarrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide