Zaharren Babeslekuak mus txapelketa antolatu du hilaren bukaerarako. Otsailaren 24an hasiko dute txapelketa, eta 16:00etan izango dira partidak. Lau erregetara jokatuko da, eta lau hamarrekotako lau jokotara. Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak jakinarazi duenez, kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa. Partidak zozketaz erabakiko dira, eta partida galtzen dutenak kaleratu egingo dira; irabazleek, berriz, jokatzen segitzeko aukera izango dute.
Otsailaren 29an, larunbatarekin, hamaiketakoa izango da txapelketa jokatu duten guztientzat, 10:30ean hasita. Hitzorduan trofeoak eta sariak banatuko dituzte.
Txapelketa parte hartu nahi dutenek Zaharren Babeslekuko tabernako barran eman beharko dute izena, otsailaren 21a bitartean. Dena dela, txapelketa jokatu dadin gutxienez 16 bikotek izena eman beharko dutela zehaztu dute antolatzaileek.