Emakumeen Eguna antolatzeko lehen bilera irekia ostegunean izango da

Karkara 2020ko ots. 5a, 16:20

Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia ostegunean izango da, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan, eta herriko emakumeak bertan parte hartzera animatu ditu Xaltxerak talde feministak.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Orioko Xaltxerak talde feministak egun horretarako hainbat ekimen antolatzea du helburu. Horretarako bilera irekia deitu du ostegunerako; 18:30ean izango da, Salatxo aretoan. Herriko emakumeak bileran parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide