Zozketa: Bidasoa Irun eskubaloi taldearen partidarako sarrera bikoitz bat eta sinatutako kamisetaren irabazlea

Karkara 2020ko ots. 3a, 16:30

Hilabetero zozketa bereziak antolatzen ditugu KARKARA laguntzaileentzat, eta bazkideak parte hartzera animatu nahi ditugu.

Pasa den ostiralean argitaratutako KARKARAn laguntzaileei zuzendutako bi zozketa aurkeztu genituen. Alde batetik, Alos Quartet laukotearen kontzerturako bi sarrera bikoitz, eta bestetik, Bidasoa Irun eskubaloi taldeak asteazkenean jokatuko duen partidarako sarrera bikoitz bat eta jokalariek sinatutako kamiseta. 

Partida aste honetan denez, Bidasoako zozketan parte hartzeko deitu edo idatzi duten KARKARA laguntzaileen artean egin dugu zozketa eta Miren Ostolaza izan da sariduna. Bittor Andresek jaso du saria.

Hilabetero zozketa bereziak antolatzen ditugu KARKARAlaguntzaileentzat, eta bazkideak parte hartzera animatu nahi ditugu.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide