Astelehen honetan amaituko da Orioko haur eskolan matrikulatzeko epea

Karkara 2020ko urt. 12a, 15:25

Aiako Kimu Haurreskola

Orain matrikula egiten duten haurrak martxoan hasiko dira Maria Maestra Orioko Haurreskolan. Izena emateko haurrak jaiota egon behar duela gogorarazi dute arduradunek.

Urtea hastearekin batera ireki da haur eskoletan matrikulak egiteko epea. Urtarrilaren 7tik 13ra arteko egunak eduki dituzte gurasoek haurrak matrikulatzeko 0-2 urte arteko haurtzaindegi zerbitzu publikoan; beraz, astelehen hau izango da azken eguna izena emateko.

Matrikula egiteko Orioko haur eskolara gerturatu beha da, baina informazio zehatza nahi duenak telefono honetara dei dezake: 943-89 06 25.

Aian urte osoan zabalik izen-ematea

Aiako Kimu Haurreskolan ere eman daiteke izena. Baina, arduradunek zehaztu dutenez, matrikulazio epea beti izaten dute zabalik han. Beraz, haurra bertara eraman nahi duenak 943-13 46 65 telefono zenbakira dei dezake, edo mezua idatzi kimu.aia@haurreskolak.eus helbidera.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide