Gabonetako oporraldian ez dituzte etxeko hondakin handiak jasoko

Karkara 2019ko abe. 20a, 15:00

2020ko urtarrilaren 7ra arte ezingo dira etxeko hondakin handiak utzi kalean. Nahi duenak etxeko hondakin handiak garbigunera eraman ditzake.

Urola Kostako Udal Elkartetik jakinarazi dute urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzua ez dela martxan izango, Orion.

Orion etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna astearte gaua izan ohi da; beraz, 2020ko urtarrilaren 7ra arte ezin izango dira etxeko hondakin handiak kalean utzi. Bitartean, nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide