Lau Nazio txapelketa jokatuko du Jon Azkuek

Karkara 2019ko abe. 17a, 11:00

(Bidasoa KE)

Abendua amaieran, Polonian neurtuko dituzte indarrak Poloniako, Bielorrusiako, Arabiar Emirerri Batuetako eta Espainiako eskubaloi selekzioek. Bertan izango da Jon Azkue Bidasoako jokalaria.

Abenduaren 27an, 28an eta 29an jokatuko dute Lau Nazio eskubaloi txapelketa Polonian, Tarnów izeneko herrian.. Poloniako, Bielorrusiako, Arabiar Emirerri Batuetako eta Espainiako selekzioak elkartuko dira bertan, indarrak neurtzeko. Jordi Ribera hautatzaileak txapelketan parte hartzera dei egin dio Jon Azkueri, eta beraz, Espainiako selekzioarekin arituko da oriotarra.

Bidasoako beste bi jokalarik ere jokatuko dute Espainiako selekzioarekin; hain zuzen, Kauldi Odriozola zumaiarrak, eta Xoán Ledo atezainak. Polonia izango dute aurkari lehenengo jardunaldian, eta bigarren partidan aldiz, Bielorrusia. Azken egunean, Arabiar Emirerri Batuekin ariko dira nor baino nor.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide