Urtarrilaren 7an hasiko dira azkenean Aita Lertxundi kaleko obrak

Karkara 2019ko abe. 17a, 09:20

Plazako obra geldirik egongo da Gabonetako oporraldian.

Obraren hasiera atzeratzea eskatu dio Altuna y Uria enpresak eskatu dio Orioko Udalari, kontuan hartuta enpresako langileek oporrak hartuko dituztela Gabonetan. Obrak hasieran esanda bezala hasiz gero, San Nikolas jaiak eta gero, espaloia zulatzea  eta opor garaian hesituta uztea zen asmoa. Dena dela, Udalak erabaki du enpresaren proposamena onartzea, eta herritarrei ahalik eta endredo gutxien sortzeko, obra beranduago hastea, urtarrilaren 7an.

Plaza inguruko obra ere Altuna y Uria enpresak darama, eta beraz, obra hori ere geldirik egongo da Gabonetako oporraldia bukatu arte.

Obraren egutegia
Obra 3 fasetan egitea aurreikusten du Orioko Udalak. Lehen fasea Dikeko aldapan hasiko da, eta Aita Lertxundi 24 zenbakira arte hartuko du. Bigarren fasean, Aita lertxundi 26tik 30era bitarteko zatia egingo da, eta azkenik, Aita Lertxundi 32tik Aritzaga kaleko mugarainoko zatia egingo dute.

Fase bakoitzak hilabete inguru iraungo du; beraz, obrak, osotasunean, 3 hilabeteko iraupena izango du.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide