Aurten ere Ikatza Fest egingo dute Etxeluzen, hilaren 25ean

Karkara 2019ko abe. 12a, 11:30

(Xingola)

18:30ean hasita, inguruko herrietako hiru musika talde taularatuko dira Etxeluze gaztetxean.

Ate joka dira Gabonak eta ospakizun jarduerak, eta Orioko Etxeluzen ere urteroko hitzordua izango da abenduaren 25ean: Ikatza Fest. 18:30etik aurrera, hiru kontzertu eskainiko dituzte gaztetxeko oholtzatik.

Hain zuzen, hiru musika talde ariko dira aurten, inguruko herrietakoak guztiak: Usurbilgo Dizerdit taldea, Zarauzko Hägendäs taldea, eta Zarauzko zein Oreretako Peedöh taldea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide