Unai Zubizarreta garaile Euskadiko bodyboard zirkuituan

Karkara 2019ko abe. 9a, 12:30

(Utzitako argazkia)

Iragan asteburuan jokatu dituzte Euskadiko bodyboard eta surf zirkuituetako azkeneko probak, Mundakan. Txapela jantzi zuen Unai Zubizarretak, baina ez Mundakakoa soilik: zirkuituko sailkapen orokorrean gailentzea lortu du oriotarrak.

Urtea ezin hobeto amaitu du Unai Zubizarretak. Joan den asteburuan izan dira Euskadiko bodyboard eta surf zirkuituetako azkenengo probak, Mundakan (Bizkaia). Bodyboard modalitatean, Unai Zubizarreta izan zen irabazlea. Surf modalitatean, aldiz, Ariane Otxoak eta Yago Dominguezek etxeratu zuten txapela. Bodyboardeko nesken txapelketan, baina, parte hartzaileak falta izan ziren.

Olatu handiez gozatzeko aukera izan dute lehiakideek, larunbatean, batez ere: bi metroko olatuak izan ziren.

Zirkuitua amaituta, Zubizarretak ez du Mundakako probako txapela soilik jantzi: sailkapen orokorreko aurreneko postua eskuratuta, Euskadiko irabazle modura gailendu da oriotarra.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide