Goiz partean jendetza bildu da festa eremuan Zingira Eskolako kideek prestatu dituzten jolas eta tailerretan parte hartzeko. Txoko desberdinak antolatu dituzte, eta normalean egiten ez dituzten esku-lanak egiteko aukera izan dute etxeko txikiek. Besteak beste, egurrezko objektuak egin dituzte egur tailerrean, eta sukaldaritza txokoan pizza txikiak egiteko aukera ere izan dute. Hala, gustura ibili dira haurrak eta helduek erremintak eskuan hartuta.
Zingirako kideen esanetan, "familian une atsegina pasatzeko jarduerak antolatu ditugu. Gainera, haurrek esperimentatzea ere nahi genuen, beti ere helduen laguntzarekin".
Herri bazkaria
Eguerdian Orio Arraunketa Elkarteak irabazitako banderak bedeinkatu dituzte elizan, eta ondoren herri bazkaria egin dute Arraunetxen. Jendetza bildu da hitzorduan.
(Arrauntetxeko argazkiak: Joxemari Olasagasti)