Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du gaur kultur etxean

Karkara 2019ko abe. 2a, 10:40

3 eta 6 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzendutako emanaldia izango da.

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioa egingo dute gaur, 18:15ean hasita, kultur etxeko areto nagusian. Miriam Mendoza kontalaria joango da ipuinak kontatzera, eta antolatzaileek azaldu dute, 3 eta 6 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzendutako emanaldia izango dela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide