San Nikolas jaietako txupinazoa Kultur Etxetik jaurtiko da aurten

Karkara 2019ko abe. 2a, 09:45

Abenduaren 5an, ostegunean, 19:00etan, emango zaie hasiera sanikolasei.

Ostegunean hasiko dira Orioko San Nikolas festak. Aurten, lanak direla eta herriko plaza erabilgarri ez dagoenez Festa batzordeak txupina Kultur Etxetik botatzea erabaki du, beraz, herritar guztiei abenduaren 5ean arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxera hurbiltzeko deia luzatu diete, festei hasiera bertan emango baitzaie.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide