Orio Arraun Elkarteko taldeek bandera andana etxeratu dute iragan denboraldian. San Nikolas jaietan bedeinkatuko dituzte bandera guztiak; hain zuzen, abenduaren 8an, igandea. Igandeko mezaren ostean jarri dute hitzordua; hau da, 12:00etan.
Orioko Udalak azaldu duenez, herriko txarangak girotuko du elizarako bidea. 10:30ean, kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena, garaipenaren ikur diren aurtengo bandera guztiekin. Bedeinkazioaren ostean, ordea, Bentazaharreko Mutiko Alaiak arituko dira txokoz txoko, kantuan. 12:30etik aurrera hartuko dute lekukoa.
Bestalde, 14:00etatik aurrera, arraun elkarteak antolatutako herri bazkaria izango da, Arraunetxen. Bertaratzeko asmoa dutenek, aldez aurretik erosi beharko dute bazkarirako txartela, abenduaren 1a baino lehen. Tiketak eskuragarri daude dagoeneko, Orioko kultur etxean eta Gabon tabernan. 32 euro balio du helduentzako menuak; haurrenak, berriz, 13 euro. Arraun elkarteko arraunlariek ez dute txartela erosi beharko.